Gauak

KOTILLOIE 2016

kotilloie nuntxaku

KOTILLOIE 2016!!! 

Tururu!

DJ MAMBRU

+ Sorpresak

 

Noiz: urtarrilaren 1ean (eguena)
Ordua: 1:00
Zenbat: 12 € (10€ + 2€ laguntza)

Abe18: COSMETICOS – DEKOT

PortadaFB-Recuperado copia

Abenduak 18, barikua, Nuntxaku Gauak-en XII. denboraldiko bigarren kontzertua.

Los Cosmeticos
https://loscosmeticos.bandcamp.com/

Dekot

https://www.facebook.com/Dekot-1596136643970815/?fref=ts

Noiz: abenduaren 18an, barikua
Ordua: 22:00
Zenbat: 5€ (25 urtetik beherakoentzat 2×1)

Aza 6: J. IRAZOKI + JUPITER JON

Azaroak 6, barikua, Nuntxaku Gauak-en XII. denboraldiari hasiera emoteko, Joseba irazoki eta lagunak ta Jupiter Jon irundarrak etorriko dira hermanuetako Kapillera.

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK
https://josebairazoki.bandcamp.com/

+

JUPITER JON
https://jupiterjon.bandcamp.com/

Noiz: azaroaren 6an, barikua
Ordua: 22:00
Zenbat: 5€

Ira 26: AUZOLAN – GARBIKETA

Nueva imagen

Gaur zapatua 26, atsaldeko 17:00etan
Lehen Auzolan – Garbiketa, Nuntxaku – Kapillen.
Eztau lekorik zastarrantzako, kapilleko armaidxuek beteta dakuz!!!

Eka.13: BATERA ROCK EGUNA

batera

Noiz: ekainaren 13an, zapatua

Bolaguntza: 5€.

Bonolaguntza + Bazkaria: 8€

Luma liburudendan – Beleza malandran eta Kafe Antzokian salgai

13:30 – Malandran

LOS AMANTES  (Castellon)

15:00 – Kapillen – Herri Bazkaria

17:00 – Kapillen

VILLAPELLEJOS (Bilbo)

18:00 – Kapillen

FABULOSO COMBO ESPECTRO (Madrid)

20:00 – Malandran

CAPITAN ENTRESIJOS (Madrid)

21:00 – Kafe Antzokian

TRIGGER TRAVIS (Donostia)

22:00 – Malandran

EL DESVÄN DEL MACHO (Arrasate)

00:30 – Kafe Antzokian

PERLAK (Zarautz)

02:00 – Malandran – DJ Mambrü & DJ Browny

Eka.06: MUNLET – SONIC TRASH

Munlet - Sonic Trash

MUNLET (Mendaro – Electro-Punk)

Munlet Bandcamp

SONIC TRASH (Bilbo – Crocobilly)

Sonic Trash Bandcamp

Noiz: ekainaren 06an, zapatua
Ordua: 22:00
Zenbat: 5€

Eka.05: CRUST – HC GAUA

pota copia

SUB-RATS (Crust)
KARPATOS (Raw HC)
DIE WAGEN (Post HC)

Noiz: ekainaren 05an, barikua
Ordua: 22:00
Zenbat: 3€

Mai.23: OST-FEST

OST

OST talde Bermeotarraren 20. urteurren festa

Talde Gonbidatuak, OST taldearen pare bat bertsio joko dauie.

Miss Baker
Perpetual Limbo
Fear Crowd
Bullets of Effectus
Tximino
Sealed Room

ondoren

OST taldeak urteurrena ospatzeko kontzertu berezije emongo dau!!!

Noiz: maiatzaren 23an, zapatua
Ordua: 22:00
Zenbat: DOAN.

Ost, 1.995ko udan jaio zen, euren lehendabiziko maketa grabatu eta kaleratuz, “Galderak” izenekoa, lau kantukin. Lehen diskoa kaleratzen dute, “Hitzak-Hotsak” – (Gor-1.996), oso kritika onak izan zuelarik. Garai hartan, Ktulu, Koma, Su ta Gar, PiLT, A.N.I.M.A.L., etb., bezalako taldeekin konpartitu zuten eszenatokia. 1.997. urtean, Bilbo Hiria Lehiaketan hartu zuten parte, “accesit” bat lortuz eta kontzertu ikaragarri bat Chococrispis talde irabazlearekin eskainiz. “Salbuespena” (Gor-1.998), 2. diskoa kaleratzen da laguntza garrantzitsuekin, adibidez Brigi (Koma), Aitor eta Rafa (PiL.T.) edota Batiz (Anje Duhalde, Akelarre, Fito y los Fitipaldis). 2.000ren bukaeran, hirugarren diskoa prestatzen hasi ziren, baina grabaketa, pila bat eragozpenagatik, ez da amaitzen 2.006 urteko udazkenerarte, eta 2.007ko martxoan kaleratzen da “Ostinato” (Baga-Biga-2.007) izenarekin. Euren 4. diskoa, “Inorena ez den lurrean”, 2.008ren azaroan argitaratu zan, musikalki maila handiko emaitzakin. 2.011ren irailako 7an argitaratu zan beraien bostgarren lana, “Bost” (Maldito Digital-2.011) eta alkarrekin daramaten 20 urteko kritika hoberenak lortu dute diska honekin.

Kontzertu ostean
Musika Jartzailie, DC Data

Ap 30: WALPURGIS GAUA

Walpurgis gaua

Noiz: apirilaren 30ean, eguena
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 euro.

LOS CARNICEROS DEL NORTE – Garaje Punk
http://www.loscarnicerosdelnorte.com
SINNERDOLLS – Postpunk
http://sinnerdolls.bandcamp.com
TRIP – RIP-en tributo taldie

Ap25: KOPROFAGUS TOPAKETAK

Koprofagus

Noiz: apirilaren 25ean.
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 euro.

Artea eta bere artista KKtien aurkako jardunaldia.
Segundos encuentros contra el arte y sus artistas de mierda.

LOS PANIKS – Garaje Punk
LOS NITXOS – Postpunk
PIKETA – Grindcore
PUPA – Dadatrash

RAPA TA PUM!!

Rapa ta pum

Noiz: Apirilaren 18ean.
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 euro

SUA Sound System (UK – Reggae Ragga)
A TP THE B (Durango – Rap)
GATOM & THE COD (Bermio – Hip Hop)
AKERJEMBE + DUNDUNKADA (Errekalde – Perkusioa)
DJ MAMBRÜ (Bermio – Dantza Baltza Rock Garratza)

HAMMERKILLERS-MOTORSEX

Motorsex-Hammer

Noiz: Apirilaren 11ean.
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 euro, 25 urtetik beherakoentzat DOAN

The Hammekillers (Bermio)

The Hammer Killers Bermioko hardrock hirukotea da Motörhead, Nashville Pussy, Accept taldeen estilokoa, apisonadora baten moduan rock mallukadak ematen duena

http://thehammerkillers.bandcamp.com

Motorsex (Bilbo)

2003ko udan sortutako taldea, M.C.D. ko ia txakur zahar guztiekin; ex-manager kabroi bat eukite besterik ez dago zure betiko taldetik korrikan irteteko. Pisu handi bat kendu ta gero atsotitzak dion moduan, sarna con gusto no pica, norberaren sustraiak rock and roll-aren munduan aurkitzera bueltatuz.

https://motorsex.bandcamp.com

ATZOKO PIZZA TA R’N’R SONIKOA

Dirty - Tupper

Noiz: Martxoaren 21ean.
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 euro, 25 urtetik beherakoentzat DOAN

Los Tupper

Euren “Yesterday Pizza” lan barria aurkezten. High Level R’N’R.

https://www.facebook.com/los.tupper

Dirty Boots

Bermiotik, Sonic Youth mitikoen bertsioak egiten duen taldea.

Hiru Errege Mahaia

Cabezafuego-Connor-Benas web

Noiz: otsailaren 28an.
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 euro.

 

IÑIGO CABEZAFUEGO Y LOS BRUTALES
https://www.facebook.com/cabezafuego?fref=ts

TOBY CONNOR
https://www.facebook.com/tobyconnormusic?fref=ts

OSKAR BENAS
https://www.facebook.com/oskarbenasrocks?ref=ts&fref=ts

II. JAZZ GAUA

Nikita Jazz - Miss Baker

Noiz: urtarrilaren 31an.
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 euro.

NIKITA JAZZ

Bilbotik 2010ean sortutako taldea, Soul eta funk-a egiten duena.
https://www.facebook.com/nikita.jazz.1

Miss Baker

Bermio. Jazz.

KANTABRIA INFINITA!!!

Idolos - Radio Explosion Kartel

Noiz: urtarrilaren 17an.
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 euro.

Idolos del Extrarradio

Idolos del Extrarradio Santanderretik datoz, eta askok ezagutuko dozuiez, ez dalako Bermiora datozen lelengo aldidxe. Lau argitalpen daukie, bi CDan eta beste hiru binilotan, eta arazo asko jefeekin, osasunarekin eta diruarekin. Usain ona eta edukaziño ona daukie.

https://www.facebook.com/idolosdelextrarradio

Radio Explosion

Batidora batetan sartu baju baten base melodiko baina zuzenak , bateria baten erritmo frenétiko ta freskuak, eta kitarra Riff-ak rock&roll ta punkrock kutxuekin eta emaitza da…

https://www.facebook.com/radioexplosionband

Zeu zara Kotille mandue!!

Kotilloie 2015 kartela

KOTILLOIE 2015!! Urte barri barri, kapillen ez jan belarri!! 

Noiz: urtarrilaren 1ean (eguena)
Ordua: 1:00
Zenbat: 12 lauro

DESERTUKO MUSIKA

Tutan come on - Voltaia

TUTAN COME ON
https://www.facebook.com/tutancomeonrock

Stoner Punk Rock Duo Gasteiztik (Euskal Herria) Since May 2013. Erritmo astunak, boteretsuak eta biziak, baina beti ere… ABESTIAK!!

VOLTAIA

https://www.facebook.com/voltaia

2014ean, ioi, neutroi eta elektroien eztandaren ondorioz,VOLTAIA jaio da Zumaian, Itaka eta Got Ham musika taldeen errautsetatik. Bertako kideek Izurrite bat balitz bezala zabaltzen dute euren samina eta iraina,erritmo indartsu eta elektrikoak jorratzen dituztelarik.Unai Eizagirre (Baxua eta Ahotsa), Jon Duran (Bateria), Ion Brakamonte (Gitarra). Honen emaitza entzun dezakezue beraien lehen diskoan.

Stoner-punk band

Zumaia

Noiz: abenduaren 12an (barikua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro

POP IN OUR HEARTS!!

Tania da Sousa - Elortegi Anayak

TANIA DE SOUSA
www.taniadesousa.com

Tania De Sousak The Dispositives, Zuloak…taldeetan aritu ostean bakarkako ibilbideari ekin dio. Horretarako lehenengo diskoa grabatu du 2014ko maiatza eta ekaina bitartean Bonbereneako (Tolosa) estudioan Karlos Osinagaren ‘Txap’ aginduetan eta Fermin Mugurzak ekoiztua.

Hamabi kantuetan nagusitzen diren pop melodiak ditu ezaugarri bezala artista honen lehenengo lanak.

Taniak berdin eta desberdin sonatzen du proportzio berdinean kantu bakoitzean, norabide bat mantenduz hitzetan non amodiozko eta barneko sentimenduzko gaiak nagusitzen diren. Zuzeneko boteretsua eta ahots nabarmena entzuteko aukera izangu dugu baina baita ere une lasaiagoak aportatuko ditu entzunleak musika beste modu batean barneratu dezan, soinu mamitsuago batez lagundurik.

Nahiz eta bakarkako bideari ekin, lagunez osaturiko talde batez babestuta dago: Fermín Bouza (Gitarra, koroak eta sintetizadoreak), Maitane Alonso (Baxua) eta Ander Del Sol (Bateria). Honekin nahikoa ez bada, Taniak eta bere bandak bira bat burutuko dute urte batez kantu hauek aurkezteko.

ELORTEGI ANAYAK
https://www.facebook.com/etor.duandiuriarte

Elortegi Anayak, The Killministers taldearen errautsetatik sorturiko Basigoko taldea dogu. Rock’n’roll eta kitto!!!

Noiz: azaroaren 29an (zapatua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro

ROBOT TA LAGARTOAK

Magnetico Grupo Robot - DIana Lagarto

MAGNETICO GRUPO ROBOT
http://magneticogruporobot.bandcamp.com

Bermeoko Magnetico Grupo Robot proiektuan, El Desvan Del Macho, Münsterland, Eureka Hot 4, Los Frenos eta Los Brebes bandetan aritutako musikariek jotzen dute, Nomeansno, Dead Kennedys eta DEVOren iturrietatik edaten duten kantu motzak eta zorrotzak egiten dituzte, euren estreinako zazpi hazbeteko homonimoa aurkeztuko du. (Nontzeberri)

DIANA LAGARTO
http://dianalagarto.bandcamp.com

Diana Lagartoko taldekideak hainbat taldetan aritutako musikariek abiatutako egitasmo berria da: “Inserta taldearen azken kontzertuak ematen ari ginela sortu zen ideia. Taldeko hiru kidek elkarrekin jotzen jarraitzeko asmoa genuen eta hilabete batzuk atseden hartu ostean lokalera bueltatu ginen. Helburua zerbait berri egitea zen eta ahal izanez gero jende berriarekin. Handik gutxira Caba abeslaria batu zitzaigun”. Post-hardcore estilo proposamena bilbotarrena. “Noise-rock, screamo, punk, crust, rocking-hc, math-rock, hardcore topatuko dira”. (Nontzeberri)

Kontzertu ostien; DJ DEE DEE MARKY

Noiz: azaroaren 22an (zapatua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro

Magnetico Grupo Robot - DIana Lagarto

HALLOBEER 2014

Hallobeer 2014

2. urtez badator bueltan Nuntxaku Kapillara, HALLOBEER!!

Noiz: urriaren 31an (barikua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro, 3 lauro mozorrotuta

Nuntxaku Is Back!!!

Capaces - Hartzak Kartela2

XI. Denboraldiko lehen kontzertua
Nuntxaku Gauak is back.

THE CAPACES/Barna (punk’n’roll discharge)
http://www.facebook.com/thecapaces

Hartzak Blues Band – Enkarterriko rock’n’roll zikina eta azkarra
https://hartzakbluesband.bandcamp.com/

Noiz: urriaren 17an (barikua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

X. denboraldiko AZKENA

cartel web copia

CAPSULA / High Voltage RNR – Bilbo-Argentina

Capsula

LA HORA DEL PRIMATE / Primate School – Bilbo

La hora del Primate

Musika playerrak: ETXEKO R-SERBIE

Noiz: ekainaren 14an (zapatua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 8 lauro.

Astindu zapatilla!! tupatupatupa

Estricalla web copia

ESTRICALLA / HC-Cosmos

Estricalla

CONTROL DE PLAGAS / HC-Bilbo

Control d Plagas

DJ POTA

Noiz: maiatzaren 10an (zapatua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

KONTZERTU MUTTURRA

Sorgerth-Bullets-Dama web

SORGERTH / Brutal death-Bermio

Sorgerth

BULLETS OF MISERY / Deathcore-Gernike

Bullets of Misery

DAMA / Metal-Doneztebe

Dama

Noiz: apirilaren 12an (zapatua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

ASALTO DE MATA

ASALTO

ASALTO DE MATA / SIN Reverse Teatro

ASALTO… de mata, gau improbisatua. Antzezle biren arteko inprobisazio-borrokaldia, epaile zorrotz batek zainduta. Ikusleak epaile eta epaimahai izango dira.
Inprobisatzeko saioetan oinarrituta, baina ikusleen harridura, gozamena eta interakzioa bilatzen duen boxeo-formatu batera eramanda.
Aktoreen irudimenetik sortzen diren istorioak, ikusleek saioan bertan idatzitako txartelak oinarritzat hartuta.
Ikuskizunak musika, koreografiak eta, batez ere, erritmo handia dauka; horrela, ikuslea saioaren parte bihurtzen da. Azken sorpresarako, borrokaldia taldeko inprobisazio bihurtzen da, non ikusleek eta borrokalariek batera parte hartzen baitute.

web

Noiz: apirilaren 11n (barikua)
Ordua: 21:00
Zenbat: 5 lauro.

Porno-Punk-Party!!

DDD

DISCIPULOS DE DIONISOS / Donosti

“Grupos como este solo hay uno y cuando desaparezcan no habrá ninguno”

Discipulos de Dionisos

SUPERBIGMAMA / Donosti

SuperBigMama

Noiz: maiatzaren 29n (zapatua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

FOLK’N’ROCK!!

Nuntxaku Gauak X.urteurrena, 2004tik kontzertuak autogestionatzen!!!

mconak - gibelurdiñek

McOnak https://www.facebook.com/McOnak
+ Gibelurdiñek: http://www.gibelurdinek.eu/
+ musike playerrak: Ru Ven & E Gaz

Noiz: maiatzaren 22n (zapatua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

Pop Pilulak Jaia

Nuntxaku Gauak X.urteurrena, 2004tik kontzertuak autogestionatzen!!!

JUPITER JON – BAKELITE – BLACKÄ

pop pilulak

Noiz: otsailaren 22n (zapatua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

GLAUKOMA – DRUM & CAT

Nuntxaku Gaual X. urtetik kontzertuak autogestionatzen 2004tik!

Glaukoma - DFrum & cat

Noiz: otsailaren 8an (zapatua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

DESERTUKO SOINUAK!!

Nuntxaku Gauak X. urteurrenaren hasiera. 2004tik!

NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – IÑIGO CABEZAFUEGO

Coyote-Tornado-Cabezafuego

 

 

Niña Coyote eta Chico Tornado

Koldo Soret (Surfin kaos) eta Ursula Strong-ek (Zuloak, Las culebras) osatzen dugu Niña coyote eta Chico tornado. 2012ko otsailean hasi ginen proiektu berri honekin Donostian. Kitarra, ahotsa eta bateríarekin eraikitzen ditugu gure kantuak. Erritmo gogor eta pisutsuak eta riff sakon eta potenteak jorratzen ditugu, soinu desertikoak…

http://www.niñacoyotechicotornado.com

 

IÑIGO CABEZAFUEGO

Iñigo Cabezafuego
https://www.facebook.com/inigo.cabezafuego
Iruñeko Enperadora!!!!

PLAYERRA: GUDOTENA,

Noiz: urtarrilaren 18an (zapatua).
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

 

 

KOTILLOIE 2014!!!

Nuntxaku Gauak X. urteurrenaren hasiera. 2004tik!

KOTILLOIE 2014!!! sardina bakalau…

KOTILLOIE_2014

 

Urte Barri Barri, Txarri Belarri

2014 urtie ondo hasteko eta Nuntxakuren X. urteurrena ospatzeko eztau aukera hoberik.

Sarrerako 15€tatik 3, kapilleko soinu mahai berria erosteko erabiliko dira.

BE NUNTXAKU, MY FRIEND!!!

Sarrerak

Sarrerak salgai abenduaren 30a arte, -aue eta luma dendatan

Danak gudauie etorri baie 101 baino ezkariez sartungo, espabile!!

Noiz: urtarrilaren 1ean (eguaztena).
Ordua: 01:00
Zenbat: 15 lauro.

BLANK PAGES – HARTZAK

Nuntxaku Gauak X. urteurrenaren hasiera. 2004tik!

 Blank

BLANK PAGES (BERLIN)

Berlindik datorren taldea da BLANK PAGES eta hemen entzun al dozuz:
https://soundcloud.com/blank-pages-berlin
http://hardwarerecords.bandcamp.com/album/blank-pages-s-t-lp

HARTZAK BLUES BAND

HARTZAK BLUES BAND Enkarterritik datoz, eta gure badozuz entzun, hamen dakozu loturie:

http://hartzakbluesband.bandcamp.com/

 

Noiz: abenduaren 5ean (eguena).
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

 

RICARD – CINEXIN/DISCOGRAM

Nuntxaku Gauak X. urteurrenaren hasiera. 2004tik!

Ricard

Ricard (Cinexin-Discogram-BCN) DJ SET
http://www.clubbingspain.com/artistas/espana/cinexin.html

HALLOWBEER 2013

Nuntxaku Gauak X. urteurrenaren hasiera. 2004tik!

Hallowbeer 2013

SERJ AURIS & DISTOPIC CLAN

Meaurion talde barrixe, kalabazak beste edozein gauetan baino gehixau, otsuen alaurixek, sorgiñen irrintzixek eta askoz be gauze gehixau. Eguen gauien!!

CRISTAL 13 ETA PAPEL ALBAL

MUSIKA PLAYERRAK: MAMBRU

Noiz: urriaren 31n (zapatua).
Ordua: 21:00
Zenbat: 5 lauro.

Idolos del Extrarradio – Señores

Nuntxaku Gauak X. urteurrenaren hasiera. 2004tik!

Urriak 12, Idolos del Extrarradio - Señores

IDOLOS DEL EXTRARRADIO

Idolos del Extrarradio Santanderretik datoz, eta askok ezagutuko dozuiez, ez dalako Bermiora datozen lelengo aldidxe. Lau argitalpen daukie, bi CDan eta beste bi biniloan, eta arazo asko jefeekin, osasunarekin eta diruarekin. Usain ona eta edukaziño ona daukie.

SEÑORES

Señores beti popie mobiten dabiltzan Bilbo eta inguruetako lau morroik osatuten dauie. Aurretik Simca, Nun edo Scum to the Leader moduko taldeetatik pasa diez. 1990ko hamarkadara beituten dauen math pop estiloa egiten dauie, eta eeuren walkmanetan Dinosaur Jr. edo Nueva Vulcano entzuten da. Laster atarako dauie disko barridxe

MUSIKA PLAYERRAK: REINAS DE LA PERIFERIA “MNDK”

Noiz: urriaren 12n (zapatua).
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

Urr·5, X.DENBORALDIA

Nuntxaku Gauak X. urteurrenaren hasiera. 2004tik!

Urriak 5 Nuntxaku - Bermeo, El desvän del macho - Fabuloso combo espectro

el desvän del MACHO

Gipuzkoarrak gure herriko talderik gutxietsienetakoa da dudarik gabe. 1980ko hamarkadaren bukaeran sortu zen taldea, Jugos de Otros bandaren errautsetatik, eta ordutik, zenbait single eta lau disko kaleratu ditu, after punk generoa beste maila batera eramanez.

“Hermana violencia” (Nuevos Medios, 1992), “Lumbar” (Alehop!, 1994), “Vida a partir del huevo” (Alehop!, 2008) eta “Simplicis” (Alehop! 2012) dira gipuzkoarren lau diskoak. Taldean zenbait aldaketa izan arren, hasierako indar eta zintzotasun berarekin dago bueltan El Desvän del Macho.

el fabuloso combo espectro

Taldearen izena aukeratzerakoan, kide bakoitzak hitz bat hautatu zuen, ez zirelako gai izan proposamenen artean bat aukeratzeko, eta bi hilabete geroago kontzertu bat zutelako hitzartuta.

“Metodo nahiko txungoa”, aitortu dutenez, baina azkenean hala sortu zen Fabuloso Combo Espectro izena. Taldea definitzerako orduan, sormena, originaltasuna eta autonomia hitzak azaltzen dira. Entzun hemen

Noiz: urriaren 5n (zapatua).
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

Eka·15: txapel festa

Nuntxaku Gauak bederatzigarren denboraldi bururaino iritsi da, eta txapela jantziko dugu ospatzeko!

eguerdia

Arroz jana edukiko dugu. Paella da arrakasta handien daukana, baina beste edozelako eran prestatu gura baduzu, aurrera. Osagaiak eta trastoak bakoitzak bere etxetik ekarri! Iazko neska irabazleak izango dira epaimahaikide (diotenez, soborno mota guztiak onartzen dituzte). Saria? Ze sari?

Plana honakoa da: 12ak bueltan igoko gara trasteak uztera Kapillara. Ikusiko dugu zenbat gauden eta zenbat edateko erostera joan behar dugun (jartzen dugun botearen arabera). Gero, poteoa egingo dugu portuan. Bermeon ez dugu sekula presarik eduki bazkaltzeko.

Zein ordutan igo? Sua biztu behar duenak arinago, jatera baino ez goazen arpihandiok, gerizpeak portua tapatzen duenean.

Jan ostean, mahaiak eta abar batu eta jolasak inbentatuko ditugu, gaueko kontzertu ordua ailegatu baino lehen.

gaua

Los Santos.
Santuak izeneko disko berria koroa azpian. “Punk rock nerabea eta eraginpekoa”. Facebook orrian aurkezpen hori idatzi dute. Dena den, diskoa osorik zuk zeuk entzun gura baduzu, sakatu hemen.

Patxuko Nice.
Irungo Sergio Ordoñez “Patxuko” musikari eta abeslariaren inguruan biraka dabilen saiakera. Artikulu honetan irakurri dugu hori. Sergiok telefonoz esan digunez, reggae lasaietik hasi eta jolgorio majaderoagaz amaituko dute kontzertua.

Bluesturi Brothers.
Gaua eta denboraldia akabatzeko, Busturiko anaia bi, musika entziklopedia hutsak. Urtarrilean ere aritu ziren biniloak ipintzen. Gustatu zitzaigun, gustatu zitzaien, gustatuko zaizu. Rock perla ezkutuak, plateraren orratzak arrakalatuak, gauaren azken grokadak askatzeko.

Noiz: maiatzaren 11n (zapatua).
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

 

 

 

Eka·08: txetxotxu!

 

Hurrengo kontzertua
berezia izango da.

Txo!
Los Paniks talde bermeotarrak bueltatzea erabaki du. Karramarroen antzera, atzera bueltan! Zergatik? Duela 10 urte atera zuelako lehen diskoa, eta ez duelako beste aitzakiarik behar. Disko osoa joko dute Kapillan: garaje punk rockabilly patilladun kresaltsua.

Txe!
Buenos Airestik datoz Los Disckolos argentinarrak. Segundo Round Tour egiten ari dira Europan zehar. Azkenengo biderrez idatzi zigutenean, Alemanian zebilen laukotea, Berlin aldean, traste guztiak kamionetan kargatuta. Punka, protesta eta aldarria en vivo!

 

Mai·11: EuskaLegRia, bat egina

Afu

Nafarroako banda, Barañaingo gaztetxean entseatzen zuena, UPNk gaztetxea desalojatu aurretik. Euskal Herriko gaztetxe guztiak (edo ia) dantzan ipini dituzte afutarrek. Kapillan ere giroa ez da makala izango!

Bigarren diskoa atera berri dute, gainera: Lurraren Komunikazio Taupadak. Abesti guztiak entzungai daude sarean, hemen eta hemen.

Primeros Auxilios

Klasikoa, opera eta bokala. Horrela deskribatzen dute generoa euren maiespeizean. Eta ez da gezurra, ez erabat behintzat. Punk klasikoa egiten dute, bokalak sarri erabiltzen dituzte aldarrietan (uh ah, uaaahh!!). Operarena… Gernikako piperrak baino autentikoagoa, seguro.

Santo Jueves

Morroi bi kontraeszenarioan, kontzertuen artean. Asturiasko Printzerritik. Bufoi kontratatu ahalko zituzten, baina ez. Bat kazetaria da La Nueva España egunkarian (serio) eta bestea… Besteak gitarra jotzen duela dakigu. Beitu bideoa: “Asturianos de Aviles

33Series

Spotify programarekin jolasten hasi ziren. “Eta 33 abestiko zerrendak osatzen baditugu?”. Playlist, you know. Play botoiari emango dioten listoak Kapillako konfesionarioan: “Habrá soul, funk, jamaica y clásicos populares”.

Spotify baldin badaukazu, hemen jarraitu ahal dituzu. Facebook-en ere konpartitzen dituzte abestiak. Follow them on Twitter.

Noiz: maiatzaren 11n (zapatua).
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

mai·04: gora hominidoak!


 

Viva Bazooka

Viva Bazooka, Gasteizko bateria-gitarra bikote instrumentala da, ustekabe atsegina eragin dutena zuzenean ikusi ahal izan dituztenen artean.

Erritmo anfetaminikoak, melodia birikoak eta kanta likatsuak, autodestrukzio buklean sartu eta ezin izango duzu entzuteari utzi.

http://vivabazooka.bandcamp.com/

La Hora del Primate

Bizkaiko talde eratu berria da, taldekideak ibilbide luzeko musikariak diren arren: Rioja abeslaria (The Paniks, Atom Rhumba, Munsterland); Alberto bateria jotzailea (Capsula, Elfo Negro); Barrio gitarra jotzailea (Inserta, Elfo Negro), eta Alberto baxu jotzailea (Bugatti, Roscachapa).

Laukoteak punk, blues eta soul estiloak jotzen ditu, eta ondoko eraginak aipatu dituzte: Zen Guerrilla, The Stooges, The Dirtbombs, Black Sabbath, DEVO, besteak beste.

musika playerra: dj PaxPunk

Noiz: maiatzaren 4an (zapatua).
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

mai·03: Lilifesta

Lilifesta

Kapillan koloreak izango dira nagusi, eta ez lila bakarrik. Atetik sartu eta berehala gorputza margozteko gonbidapena egingo dizute bariku gauean. Hortik aurrera, kontzertuak, performantzeak eta jolas gehiago.

Taula gaineko protagonistak, neskak. Zarauzko bi talde: Mor More eta Pottor ta Klito. Kontraeszenarioan ere zeozer gertatuko da, sekretupeko ikuskizun bat. Konfesionarioko pintxalekutik, musika elektronikoa.

Saregiñek mundu honetako seme eta alaba guztiak gonbidatu gura dituzte jaialdira, ez bakarrik ikustera, baita parte hartzera ere.

Saregiñek

Bermeoko feministen sareak gero eta lagun gehiago batzen ditu, eta gero eta tresna gehiago ditu herrian andra-gizonen arteko parekidetasuna lantzeko. Duela gutxi aldizkari bat argitaratu dute, hiru-lau hilabeteko kanpainaren baitan, eta orain jaialdi hau antolatu dute, kanpaina zapore gozoagaz amaitzeko.

Jabekuntza. Berba hori da kanpainaren gaia. Boterea berreskuratzea, bakoitzak kontzientzia hartzea bere kapazidadeak zeintzuk diren, askotan esan digutelako gu ez ei garela kapaz gauza batzuk egiteko, emakumeak garelako (edo atzerritarrak garelako, edo umeegiak garelako, edo ezer ez omen dakigulako politikaz edo ekonomiaz).

musika playerra: InbilikiSoundSoon

Bermeoko musika playerrik arrakastatsuena dela esatea larregi dela? Inkestarik ez dugu egin sekula, baina Zior Gabantxo ‘Inbilikisoundsoon’ musika ipintzen egon denean dantzan ikusi dugu mundu osoa, gurasoak eta seme-alabak, dantzazaleak eta kantinpaloak, denak.

Noiz: maiatzaren 03an (barikua).
Ordua: 21:30
Zenbat: 3 lauro.

Api·27: hiru talde gazte

Urgatz

Disko berriagaz dator Urgatz, Bermeoko rock talde gaztea: ‘Lur hartzean’. 2012ko azaroan grabatu zuten, bederatzi kantako albuma.  Entzun.

Casus Belli

“Gogue daku kapillera ixeteko zaratie ataten!”. Mundakako punk rock taldeak jarraitzaile sutsuak ditu. Entzun.

Gailur

“Ba al dau lekutxurik joteko? Zelan dau agendie?”. Agenda beteta zegoen baina Ibarrangeluko taldeari lekua egin diogu. Entzun.

musika playerra: Mambru

Kontzertuak amaitzen direnean Kapillan geratzen garenoi gaua luzatzea gustatzen zaigulako.

Fresko-fresko!

Gazteak dira taldeak, baina baita antolatzaileak ere. Herriko gazteek badute gogoa, eta horrelakoekin jarraituko du Kapillak biziberrituta urteak pasatuta ere. Dale beti!

Noiz: apirilaren 27an (zapatua).
Ordua: 22:o0
Zenbat: 5 lauro.

Api·13 – Ispilua

‘Ispilua’

Bi aktore.
Drama eta komedia.
Antzerkia eta gizartea.
Montajeak eta prozesuak.
Maitasunaren aurreko hausnarketa.
Pentsaerak eta sentimenduak.
Desioak eta inertziak.
Zalantzak.
Edozein zapatu gau eta bizitza osoa.
Eszenen arteko momentuak.
Berrogei minutu.
Ion Martinez eta Saioa Royo.
Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen obra.

Fitxa teknikoa

Noiz: apirilaren 13an (zapatua).
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 lauro.

Mar·9 – Flamenko Gaua

Martxoaren 9an Flamenkoa dator Kapillara. Artistek beraiek idatzi digute testua:

“Quien dijo que solo del Rock vive Nuntxaku? Pues equivocado está quien así piense.  Quizás sea que llevamos en el ADN o quizás sea nuestra herencia  marinera en la que las  bodegas de los barcos venían repletas de pescado, (Bakalaos, Bonitos, Merluzas…) y el corazón de los arrantzales de historias y canciones de lugares remotos en forma de Tangos, Boleros, Pasodobles… Pero lo que está claro es que mientras podamos  siempre ofreceremos un lugar a quien quiera contarnos algo. En esta ocasión las historias y aventuras vienen con forma de Flamenco y sus mensajeros son una nueva formación compuesta por:

  • Oscar Martinez Segura a la guitarra, desde Granada, cuya carrera musical empieza a los 14 años, formándose con estudios de guitarra clásica, armonía contemporánea y jazz, mas tarde flamenco con Paco Serrano en  Córdoba, alumno de Emilio Maya y Miguel Ochando en Granada donde ha estado residiendo durante los últimos 10 años conociendo y colaborando con otros guitarristas flamencos: Josele de la Rosa, Luis de Córdoba, Marcos Palometas. Ha acompañado al cante de Alfredo Tejada, Sara Holgado, Raquel ‘La Mónica’, la Samarona, Antonio Enrique Muñoz ‘Antuan’, Raúl Sakay, Ana Sola y para el baile de Macarena Mulero, María Bertos, Rosario Molina, Almudena Romero, Pilar Fajardo, etc.
  • Aitor Arozamena, de Bilbao añade su piano flamenco, habiendo trabajado con numerosos músicos de diferentes estilos musicales
  • Andoni Rodriguez Pardo al cante y percusión plantea crear un fresco y divertido espectaculo flamenco, con influencias tanto de Michel Camilo, como de Tomatito y diferentes cantaores flamencos de la península ibérica, se compone para así disfrutar de un concierto fusión de flamenco-jazz .

Una especial banda con artistas invitados que amenizaran con aires  flamencos la noche del sábado de Bermeo…”.

Mar·2 – Discoadictos en Serie

 

Abenduan ere egin zuten Techno Gaua, eta gustura geratu ziren. Kapillak horretarako ere balio du, musika elektronikoa pintxatzeko.

Oraingoan bost dj ariko dira. Ima Txillautek eta Alexek errepikatuko dute, eta nobedadeak bi sesio dira: batetik, Manu Oxide, eta bestetik, Jongo vs. Txopi.

  • Ima Txillaut 
  • Manu Oxide
  • Alex
  • Jongo vs. Txopi

Noiz: martxoaren 2an (zapatua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 euro

Ots·22 – Cäctus + Tooth

Cäctus

Bermeoko talde berria. Kontzertu estreinaldia Kapillan egin gura zutela esan zigutenean, oraindino abestien letrak idatzi barik zituzten. Baina musika bai, gitarrek argi zeukaten zer egin gura zuten.

“Eta ze estilo jotzen duzue ba?”. Grabazioa pasatu ziguten. “Zeuk esan”. Entzun genuen. Rock haretsu eta sikua deitu genion eta Cäctusa pozarren, desertuaren erdian euri apur batek freskatzerakoan bezala, beso arantzatsuak altxatuta… Nahikoa da berbarik, zuzenean ikusteko ordua ailegatu da.

Tooth

Gernikako hirukotea. Hauek badauzkate kantak grabatuta, eta estiloari izena eurek ipini diote. Post hardcorea. Guk honela ulertzen dugu: gernikarrek eszenarioan egiten dutena hardcorea ez, hurrengoa da. Beste nibel bat. Mario Brosen azken pantallaren ostekoa.

Aldarri bat dago sarri irakurtzen dieguna feisbukeko perfilean: BRU!!! Baietz Toothen kontzertua ere halakoa izan, bru-ta-la.

musika playerra: Markaida

Eskandinaboa, eskandinabiarra, eskandilosoa. Horrelakoa izango da Markaidak (alias Goitia) ipiniko duen musika. Bera da Nuntxaku sortu zutenetako bat, orduko zoro kuadrillatik aktiboan jarraitzen duen bakarra. Respect.

Noiz: otsailaren 22an (barikua).
Ordua: 22:30
Zenbat: 5 lauro.

Argia behar dugu

EXTRA, EXTRA!!!
Udalak kontratatu duen enpresa hasi da Kapillako teilatua konpontzen! Aleluyah!!!

Baina, orain beste gauza bat daukagu konpontzeko: ARGIA.

Antza denez, instalazioan arazoak sortu dira euriekin. Entxufeek bai funzionatzen dute, baina interruptoreek ez. Horrek zer esan gura du? Soinu ekipoak eta agertokiko fokoek funtzionatzen dutela (entxufera doazelako), baina bonbillak ezin direla biztu pasilloen, sarreran, barran, backstagean eta abar (interruptoreak ez dabiltzalako).

Soluzioa zein den? Oraingoz, regletak, alargadoreak eta lanparak ekartzea bakoitzak bere etxetik, gune horietan argia egoteko, jakiteko nondik sartu eta irten, jakiteko zerbeza bostekoagaz edo berrotemarrekoagaz pagatu duzun, jakiteko gitarristak kaltzontzilloak alderantziz jantzi dituen… Tira, ulertu duzue.

Ba hori: datorren martitzenean (20:00etan), asanbladara lanparak edo regletak edo bakoitzak ahal duena ekartzen badu, denon artean ama birgiña agertzeko beste argi egingo dugula, Nuntxaku Gauak ez amatatzeko. Ados?!

Datozen Gauak

Nuntxaku Gauak martitzeneko asanbladetan zehazten ditugu, eta konturatu gara ia-ia denboraldi osoa bete zaigula. Kalendarioa probisionala da, eta oraindino badaude gauak libre gauza gehiago antolatzeko. Oraingoz, honela dago apuntatuta gure koadernoan:

Otsailak 22:  CÄCTUS + TOOTH
Martxoak 02:  NUNTXOTX (sagardotegira) eta DISCOADICTOS en SERIE (Kapillan)
Martxoak 09: FLAMENKO GAUA
Martxoak 23: IDOLOS DEL EXTRARRADIO + SEÑORES
Apirilak 13: ‘ISPILUA’, antzezlana.
Apirilak 20: THE DRY MOUTHS
Apirilak 27: URGATZ+CASUS BELLI+GAILUR
Maiatzak 03: Lilifesta, Saregiñek antolatuta.
Maiatzak 04: PRIMATE! + VIVA BAZOOKA
Maiatzak 11: AFU + PRIMEROS AUXILIOS + SANTO JUEVES +  33SERIES
Maiatzak 18: DRUMM&CAT + NIHILUM
Maiatzak 25: Arrain azokan KarroMarrue?
Ekainak 08: PANIKS + LOS DISCKOLOS ORQUESTA PUNK (Argentinatik)
Ekainak 15: TXAPEL FESTA

*argazkia: Ai Ama party, Joseba Barrentxea.

Auzolanerako plana, adi egon!

Teilatua konpondu behar dugu, itoginak tapatzeko. Eguraldiak neguan ez digu askorik laguntzen, baina, gogorik ez zaigu falta eta prest egon behar dugu. Astebete ateri denean, buzoa jantzi, erramintak hartu eta Kapilla gaineko teilatura!

Aritzek bideo bat egin du, zer beharko dugun azaltzeko.
 Auzolan Plana 1go Eguna

Eta Sergiok dokumentu honetan laburbildu du lan plana

 

Ots·2: Rat-Zinger + Toni Metralla

Rat-Zinger

Rat-Zinger 2008an eratu zuten arratoi hauek: Podri (Anarko), Pinky (AnarKo) , Javi (Zer Bizio) y Xampe (Pi-LT). Taldearen furgotxoferrak, Yortxek, osatzen du banda. Beraien estreinako kontzertua Barakaldoko Rock Star-en izan zen, Misfits-en aurretik (casi ná).

Bi disko eta bideoklip bat, nahikoa dira konturatzeko zelako arratoizuloa bihurtuko den Kapillako eszenarioa. Rockaren katolikoek apostatatzeko moduko punroka.

 

Noiz: otsailaren 2an (zapatua).
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 + 2 euro (diskoa opari).

Toni Metralla
y los antibalas

R&Rollaren lau izar zahar, MTVko bideoetan neska katxarroez inguratuta agertzeaz nazkatuta, jatorrizko soinuetara bueltatzea erabakitzen dute, eta entsegu lokala obreroen soldata eta izerdiagaz ordaintzea. Zertarako? Helburua bakarra da: ondo pasatzea. Batez ere beraiek. Eta besteren batek, kasualitatez, zuzenekoa ikustean, berak ere ondo pasatzen badu, ba begira ze ondo.

Toni Metrallagaz batera, Antibalak hauek dira: Bateria antiaereoa – Vitxo (Mundo Matadero); Uzi gitarra – Lino (Parabellum, MCD); Antipertsona baxua – Mr. Hell (Subzero).

Oharra: Nuntxakuren bekarioak hanka sartu eta kartelean, Toni Metrallaren lekuan beste argazki bat sartu du. Bekarioak ez zuen tadearen feisbuka ikusi.

Urt·19: Mutan Fest

Opus Glory Ignominia

Bilbotik gitarra eta bateria bat. Alvaro Brutus eta Piñasen egitasmoa. Funk, Fusion eta Postpunk. Experimentazioa baina droga bakoa. Free-jazz, minimalismoa, eta bai, zarata sailkaezin batzuk ere bai.

Moraton

Drum’n’Bass noise. Pasarte ilunago eta ozenagoetara eroango gaituzte. Hauek ere experimentaziora eta zaratara jotzen dute. Isaac Marin eta Xabier Elorriaga dira baxua eta bateria.

RXFXSX

Bilboko taldeak circuit bending experimental noise egiten du. Etxean dauzkazun jostailuak eta panpinak hartu eta eurekin musika egiten ahalegindu. Zer ateratzen zaizu? Ba horri deitzen diote circuit bending noise.

Magnetico Grupo Robot

Brebes talde ohiaren (zuk ere galdu zenituen?) ostean, bermeotarrak bueltan datoz proiektu berri bategaz. “Robotena izango da etorkizuna!”, esan zuen liderrak. Hori zen asmoa, dena programatuta jotzea. Ezinezkoa izan zen liderraren ametsa, guardia zaharrari deitu eta berriro batu dira pentsatzen dutena motz (labur), argi eta garbi esateko. Eta merezi du, Arrasate puntatik batu zaie-eta beste musikari zoro bat.

Kanta herrikoi melodramatikoak. Ez daukate maiespeiz puta bat ere oraindino. Kapillara etorri beharko kanta horiek entzuteko.

Noiz: urtarrilaren 19an.
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 euro.

 

Urt·12: Inoren Ero Ni + Norman

Iraultza igual bai

Baina kontzertua ez da telebistatua izango.

Inoren Ero Ni. Andoaingo taldea, Bap! mitikoen oinordekoa, punk, rock, berdin dio, zorabio, bi ziba ero, korapilo askotako abestiak. Fregoli diskoa atera zutenean Bermeon egon ziren, Beleza Malandra ateneoan, eta aizue, ikusi eta izerditu genuena Kapillan errepikatzea plazer zoragarria izango da.

Australiako rocka

Aritz eta Kepa anaiak Australiako garaje eta rock zantarrenaren diskoak prestatzen ari dira. Entziklopedia hutsa dira anaia biak, eta ziur perla ikaragarriak entzungo ditugula konfesionarioko kabinatik.


Noiz
: urtarrilaren 12an.
Ordua: 22:00
Zenbat: 5 euro.

Norman. Bigarren biderrez datoz Kapillara (Aritzatxu Rock jaialdian ere egon ziren). Orduan oso gustura entzun genituen, eta oraingoan abesti gehiagogaz datoz. Rock bizia eta zinema. Gorka Erostarbe kazetariak guk egingo duguna baino hobeto azaldu zuen Berrian.

Urte berri Hey!

Hobeto pasatzea kaltegarria da. Urte berriko lehen Nuntxaku Gaua mundiala izan zen.

01:00etan zabaldu zen Kapillako atea. 01:30erako pose sesioa hasi zen, horma horiko kalabera mexikarren alboan. Argazkilaria ez zen profesionala, baina Nuntxaku Gauen alde hortzak hausteko prest dagoela demostratu zuen.

02:00etarako Kapilla goraino beteta, baina espazioa zabal, dantzarako tartea sobran. Ramonetarrak taldeak It’s Alive kontzertua eskaini zuen osorik, hasi eta amaitu, ia-ia para barik (gitarrajolearen disimuloa ez zen igarri ere egin).

Hortik gora, dena dantza, dena maitasun, dena zapata zikin, dena kantatu beharra. Mikroak zabalik utzi eta agertokia gura zuten guztiek zapaldu zuten. Jendea kantatzen mikroa eskuetan, baita mikroak itzali ostean ere.

Zarratu behar zela onartzea kosta zen. Zeren, urte berria hasi bai, baina amaitu, ez dakigu zelan amaitzen den.

Abe·31: Kotilloié

Gabon zahar gauean

Iaz ere egin genuen, eta hain ondo pasatu genuen, aurten errepikatu egingo dugula. Kotilloia. Gure herria halakoa delako, kotillaz jositako sarea. Bai, bai, zu ere bazara, ez begiratu albokoari.

Noiz: urtarrilaren 1ean ya, urte berriko goizaldean.
Ordua: sartzeko, 01:00etik 02:00etara egongo da atea zabalik.
Zenbat: 10 euro.  Sarrerako diruagaz egingo dira erosketak,
Sarrerak: Luma eta -aue dendetan salgai, abenduaren 28ra arte.  Kopurua mugatua da, beraz, espabilatu!

Egitaraua

Dekorazio lan-taldea hasi da martxan, peluka morenoak
ondo orraztuta, mikrofonoak akojonatuta… Egitarau osoa prest, esklusiban!

01:00 ateak zabaldu.
01:30 pose sessioa, sariarekin
(Nuntxaku-Kit oso bat jokoan)
02:00 ateak itxi.
02:05 kontzertua: Ramonetarrak
It’s Alive 35. urteurrena!!!
03:00 guateque suffle ol de nait.
04:00 mikroak zabalik basta esan arte.

#Tongola: Kafe Aleak

121×2 opari garau

Bermeoko jaietan egin genuen antzera, tongola jarri dugu martxan. Oraingoan, Twitterreko txosnan.

Kafea eta Galletak
ekimeneko konpaien baimenagaz, Kafe Aleak deituriko liburu bi dauzkagu oparitzeko. Lagun biren artean ehun eta hogeita bat musikazaleri ehotutako lana da Kafe Aleak. Tartean, Kapillatik sarri pasatzen den bat baino gehiago.

Informazio gehiago, euren webgunean.

Liburuetako bat irabazi gura duzu? Oso erraza da:

1- Egin zaitez @nuntxaku-ren fologuer Twitterren.

2- Bidali tuit bat, Nuntxaku piropeatzen. Gehien gustatzen zaizkigunek RT jasoko dute.

3- Tuit horretan agertu behar dira: @nuntxaku (bestela ez gara enteratuko) eta #Tongola

4- Jasotako guztien artean, liburuaren irabazle bi aukeratuko ditugu zoriz, abenduaren 28an, broadcasting bidez (hori dio gure teknikari alemaniarrak).

5- Saridunek liburuaren bila etorri beharko dute Bermeora, Kapillara, norbait dagoen egun eta orduan (bestela atea zarratuta topatuko du).

6- Baina detalleak argituko ditugu, hasteko idatzi tuit bat!!!

7Adibidez: .@nuntxaku da munduko asanbladarik politena #Tongola.

Abe·14: hirurak bat

Madrildik datorren…

…artista kuadrilla. Elkarrekin datoz, lehenago Bermeora eta biharamunean Donostiara, Mogambora. Hiru banda dira, musikariak eta instrumentuak konpartitzen dituzte, eta talde bakoitzak bere estiloa du.

  • Silla Electrica:
    punk suizida maitasun gutxigaz, kobazuloa danbaka astintzen duen hirukotea.
  • Desguace Beni:
    Gitarra eta bateria. Pelaez anaien kontzertua honela hasi ahal da: “Somos Desguace Beni… y a tomar por culo”. Tema instrumental labur txatarreroak.
  • R.O.B.O.:
    Punk zaratatsua. Taldea beste hainbat taldetako kideekin osatzen dute: Muletrain, Moho, Maniac, Señoras…

Fat-U!

Musika playerra etxeko presidentea izango da: Fat-U! Berba jokoa ulertzeko ingles jakin behar (Hizkuntza Eskolan klaseak hartzen dabil, eta igartzen da). Bere musika disfrutatzeko ez, ingles jakin barik ere zabal. Kapillatik sarri etortzen denak badaki nor den, eta badaki zertarako gai den.

Ordenagailuari klik eginda, “abixadié, punké eta zaratié” irtengo da bafleetatik. Hori dio berak, eta ez du sekula gezurrik esaten.

Noiz: abenduaren 14ean (barikua)
Ordua: 22:30 (alde zaharreko pintxopote batzuk eta gero)
Zenbat: 5 euro

Abe·7: Techno gaua

Discoadictos en serie

Musika elektronikoa bultzatzea da euren helburua, eta elkarte bat sortu dute duela gutxi. Kartelean, hiru dj. Herrian ezagunak, hainbeste bider pintxatu dutelako gau luzeetan. Herritik kanpo ere bai, garito eta diskoteka askotan ibili baitira.

  • Ima Txillaut 
  • Alex
  • Mandi

Noiz: abenduaren 7an (barikua)
Ordua: 22:00
Zenbat: 4 euro

Zeuk ere bai

Kapillan zeozer antolatu gura duen edonork egin ahal du Discoadictosekoek egin dutena: martitzeneko asanbladetara agertu, eta proposatu. Egutegian tarte bat aurkitu, eta gaua antolatzeko modua adostuko dugu.

Kontuan hartzeko hainbat gauza egoten dira, ekimenaren arabera. Baina, oinarrizko bi baldintza daude edonork bete beharrekoak, argi eta garbi:
1 – Diru irabazi asmo bako ekimena izatea. Sarrerako eta barrako kontuak argi.
2 – Materiala zaintzea eta lanbasa pasatzea 24 orduko tartean. Lekua garbi.

Honaino heltzen dira itoginak

Itoginak tapatuko ditugu

Kontzertuaren erdian agertokira igo eta brasa ematea ez da gustatzen zaigun zerbait. Baina hori egin genuen, kontzertua moztu, ez badugu zerbait egiten ez delako kontzertu gehiago egongo. Itoginak ditugu. Aspalditik. Gero eta gehiago. Argia joan, ekipoa apurtu, hozkailukoa usteldu…

Teilatuak mantenimendu lanak behar ditu, eta erabaki dugu geuk tapatuko ditugula zulo handienak. Jendeari egoera azaldu eta auzolanera deitzea pentsatu genuen. Auzolana noiz? Eguraldi ona behar dugu, beraz ez dakigu egun zehatza oraindino. Baina, emilioen zerrenda osatzen egon gara, feisbuk eta abarrak ere baditugu, asike adi egon!

Pasa den azaroaren 24an ere kalera irten ginen. Lameratik eta Portuzarretik manifestazioa egin genuen. Manifestazioa-edo, poteoa izan zen gehiago, informazioa zabaltzeko herritarrei (Kapilla herri osoarena delako): eskuorriak banatu genituen, megafonotik azalpenak eman genituen eta hurreratu ziren guztiekin berba egin genuen. Askok euren babesa agertu ziguten; eskerrik asko.

Busturialdeko Hitzan eta El Correon ere idatzi dute gaiaz.

Udalak, teilatu osoa

Horrela esan ziguten iaz, eta horrela berretsi dute aurte ere, teilatuaren konponketa integrala egingo dutela. Manifan zinegotzi bategaz egon ginen berbetan, eta harremana ona da bi aldeen artean. Esan genion oso ondo ikusten genuela Udalak ganorazko obrak egitea (ez bakarrik teilatua, baita azpiegituraren beste atal batzuk ere), baina, ez dakigunez oraindino zenbat tardatuko duten lanean hasi arte (burokraziak, adjudikazioak, eguraldia…), gu geu ahal dugun arinen igoko garela teilatuko zulo handienak tapatzera. Materiala uzteko prest agertu zen udal ordezkaria. Nuntxaku ere elkarlanerako prest agertu da.

Aza·30: Astra Busti Blackä

Astra berriztuta, zer?

Gernika-Lumoko arma lantegia duela zazpi urte okupatu zuten, eta herri osoak Udalari exijitu zion eraikina herriarentzat eskuratzeko. Bizitasunez bete zuten Astra, baina egoera eskasean zeuden azpiegiturak eta handik irten egin ziren. Finantziazio publikoagaz, obrak egin eta azpiegiturak berriztu dituzte. Abenduan inauguratuko dute atzera. Hemendik aurrera, dena dago egiteko.

Berbalariak: Astra koordinadorako kideak,
eta galdetzera edo proposamen berriak egitera animatzen den edonor.

Noiz: azaroaren 30ean (barikua)
Ordua: 20:30
Zenbat: musutruk

Busti + Blackä

Berbaldiaren ostean, dantzarako musika beltza. Busti irrati librea Astra proiektuagaz batera sortu zen, eta gero gaztetxera lekualdatu zen. Egia esan, irratsaio gutxi batzuk egin dira eta azkenaldian amatatuta egon da. Irratsaioetako bat zen Blackä. Ea barikuko pintxadagaz irratia berpizteko gogoa kontajiatzen zaigun.

Musika Playerrak:
Ekaitz Busti eta Julen Blaka

Aza·24: antzerkia

‘Francamente’

Terror y miseria en el primer franquismo. Horrela deitzen da liburua. Obra horren adaptazioa ekarriko dute Kapillara Txirlora taldekoek.

Noiz: azaroaren 24an (zapatua)
Ordua: 21:00
Zenbat: 3 euro

Txirlora

Bilboko antzerki talde amateurra da Txirlora Teatro Social. Mimo handiz prestatu dute Kapillara ekarriko duten obra. Eta gainera, gero gugaz geratuko dira gaua luzatzen, taldeko Leire musika ipintzera animatuko delako, drama soinetik kendu eta dantzan egiteko.

Ene bada

Flashagaz kontuz

Kamaragaz gelditu barik ibiltzen diren moderno ustelak dira, baina asko maite ditugu. Parranda bategaz hasi eta webgune bat sortu zuten. Atentzioa ipini behar da, besterik ez. Bestela, harrapatuko zaituzte, eta flash! Hurrengo egunean guatsapean (aaaah!), feisbuken (ez datsegit) edo webgune horretan (dardakadiri) agertuko zara.
Kapillako gauetan atera eta amari erakutsiko ez zenizkion argazki gehiago:
Aiama party,  Dark nightTxapel festaTxubaskero.

Pose tailerra

Batzuk beti kexatuko gara, ez garelako guaporik ateratzen fotografietan. Baina, ez da itsusiak garela.
Ez gara motzak. Gertatzen dena da ez dugula posea entrenatu. Beste batzuek bai, badakite posatzen,
eta igartzen da. Gustatzen zaie.
Profesional hutsak dira.

Kapillan ateratako argazki gehiago badituzu,
eta lotsatzen ez bazara, bidali hona! nuntxakugauak@gmail.com

Mugitzen ez dena…

Bermioko papardue bideoa Nerea Andres Arribalzaga lagunak grabatu eta muntatutakoa.

Txosna batzordeagaz batera, jaietako pertsonaia berria sortu genuen: papardoa. Inmobilista, kexatia, pasota. Herritar guztion artean, Bermeoko papardorik handiena ere mugitzeko kapaz garela erakutsi dugu.
Eta mugitzen ez dena… Papardo ustela!

Bermioko jaietan Nuntxakuk hiru urte daroaz txosna ipintzen.
Diruagaz, materiala (mikroak, kableak, bafleak…) eta azpiegitura berritzen dugu (hozkailua, garbigailua, karroa…).

Estreinaldia

2004ko azaroaren 6an

Zapatua zen, eta gaua.  Nuntxaku Gauak
estreinatu genituen Hermanoetako Kapillan
emandako lehenengo kontzertuagaz.
Taldeak, Zodiacs eta Cherry Belarry.
Publikoan, gaur egun oraindino ia guztietan
etortzen jarraitzen duten asko eta asko.

Han egon zirenek ez dute sekula ahaztuko
Zodiacs taldeko Ignaciok bere burua
behegainera bota eta gitarra astintzen
aritu zenekoa.

  • KOTILLOIE  2016

    KOTILLOIE 2016

  • Abe18:  COSMETICOS  –  DEKOT

    Abe18: COSMETICOS – DEKOT

  • Aza  6:  J.  IRAZOKI  +  JUPITER  JON

    Aza 6: J. IRAZOKI + JUPITER JON

  • Ira  26:  AUZOLAN  –  GARBIKETA

    Ira 26: AUZOLAN – GARBIKETA

  • Eka.13:  BATERA  ROCK  EGUNA

    Eka.13: BATERA ROCK EGUNA

  • Eka.06:  MUNLET  –  SONIC  TRASH

    Eka.06: MUNLET – SONIC TRASH

  • Eka.05:  CRUST  –  HC  GAUA

    Eka.05: CRUST – HC GAUA

  • Mai.23:  OST-FEST

    Mai.23: OST-FEST

  • Ap  30:  WALPURGIS  GAUA

    Ap 30: WALPURGIS GAUA

  • Ap25:  KOPROFAGUS  TOPAKETAK

    Ap25: KOPROFAGUS TOPAKETAK

  • RAPA  TA  PUM!!

    RAPA TA PUM!!

  • HAMMERKILLERS-MOTORSEX

    HAMMERKILLERS-MOTORSEX

  • ATZOKO  PIZZA  TA  R’N’R  SONIKOA

    ATZOKO PIZZA TA R’N’R SONIKOA

  • Hiru  Errege  Mahaia

    Hiru Errege Mahaia

  • II.  JAZZ  GAUA

    II. JAZZ GAUA

  • KANTABRIA  INFINITA!!!

    KANTABRIA INFINITA!!!

  • Zeu  zara  Kotille  mandue!!

    Zeu zara Kotille mandue!!

  • DESERTUKO  MUSIKA

    DESERTUKO MUSIKA

  • POP  IN  OUR  HEARTS!!

    POP IN OUR HEARTS!!

  • ROBOT  TA  LAGARTOAK

    ROBOT TA LAGARTOAK

  • HALLOBEER  2014

    HALLOBEER 2014

  • Nuntxaku  Is  Back!!!

    Nuntxaku Is Back!!!

  • X.  denboraldiko  AZKENA

    X. denboraldiko AZKENA

  • Astindu  zapatilla!!  tupatupatupa

    Astindu zapatilla!! tupatupatupa

  • KONTZERTU  MUTTURRA

    KONTZERTU MUTTURRA

  • ASALTO  DE  MATA

    ASALTO DE MATA

  • Porno-Punk-Party!!

    Porno-Punk-Party!!

  • FOLK’N’ROCK!!

    FOLK’N’ROCK!!

  • Pop  Pilulak  Jaia

    Pop Pilulak Jaia

  • GLAUKOMA  –  DRUM  &  CAT

    GLAUKOMA – DRUM & CAT

  • DESERTUKO  SOINUAK!!

    DESERTUKO SOINUAK!!

  • KOTILLOIE  2014!!!

    KOTILLOIE 2014!!!

  • BLANK  PAGES  –  HARTZAK

    BLANK PAGES – HARTZAK

  • RICARD  –  CINEXIN/DISCOGRAM

    RICARD – CINEXIN/DISCOGRAM

  • HALLOWBEER  2013

    HALLOWBEER 2013

  • Idolos  del  Extrarradio  –  Señores

    Idolos del Extrarradio – Señores

  • Urr·5,  X.DENBORALDIA

    Urr·5, X.DENBORALDIA

  • Eka·15:  txapel  festa

    Eka·15: txapel festa

  • Eka·08:  txetxotxu!

    Eka·08: txetxotxu!

  • Mai·11:  EuskaLegRia,  bat  egina

    Mai·11: EuskaLegRia, bat egina

  • mai·04:  gora  hominidoak!

    mai·04: gora hominidoak!

  • mai·03:  Lilifesta

    mai·03: Lilifesta

  • Api·27:  hiru  talde  gazte

    Api·27: hiru talde gazte

  • Api·13  –  Ispilua

    Api·13 – Ispilua

  • Mar·9  –  Flamenko  Gaua

    Mar·9 – Flamenko Gaua

  • Mar·2  –  Discoadictos  en  Serie

    Mar·2 – Discoadictos en Serie

  • Ots·22  –  Cäctus  +  Tooth

    Ots·22 – Cäctus + Tooth

  • Argia  behar  dugu

    Argia behar dugu

  • Datozen  Gauak

    Datozen Gauak

  • Auzolanerako  plana,  adi  egon!

    Auzolanerako plana, adi egon!

  • Ots·2:  Rat-Zinger  +  Toni  Metralla

    Ots·2: Rat-Zinger + Toni Metralla

  • Urt·19:  Mutan  Fest

    Urt·19: Mutan Fest

  • Urt·12:  Inoren  Ero  Ni  +  Norman

    Urt·12: Inoren Ero Ni + Norman

  • Urte  berri  Hey!

    Urte berri Hey!

  • Abe·31:  Kotilloié

    Abe·31: Kotilloié

  • #Tongola:  Kafe  Aleak

    #Tongola: Kafe Aleak

  • Abe·14:  hirurak  bat

    Abe·14: hirurak bat

  • Abe·7:  Techno  gaua

    Abe·7: Techno gaua

  • Honaino  heltzen  dira  itoginak

    Honaino heltzen dira itoginak

  • Aza·30:  Astra  Busti  Blackä

    Aza·30: Astra Busti Blackä

  • Aza·24:  antzerkia

    Aza·24: antzerkia

  • Ene  bada

    Ene bada

  • Mugitzen  ez  dena…

    Mugitzen ez dena…

  • Estreinaldia

    Estreinaldia

Egunak

 

Zirku tailerra

Eguaztenero (19:00-22:00). Malabareak, ekilibrismoa, kariokak…
Ez dago irakaslerik, bakoitzak dakiena erakusten du eta ez dakiena probatu. Hanka sartzen dugu, eta horrela disfrutatzen dugu gehien. Erorita ikasten da, eta ikasten denean, gozatu. Dena musutruk, ez dagoelako txanponik munduan gure irribarreak balio duena ordaintzeko!

Zer ekarri: etxean daukazuna, trapuak, pilotak, sokak, jolasak… ta probatzeko gogoa.

 

Zinea

Domeka batzuetan, sofak mugitu, mantatxoa hartu eta proiektorea ipintzen dugu martxan. Gustatzen zaizkigun zine zuzendarien zikloak, zuri beltzezko klasikoak, edo egileekin eurekin batera ikusten ditugun filmak. Zeuk ere proiekzioren bat gura baduzu antolatu, aurrera!

Oharra: distribuidora ahalguztidunek espiak dituzte eta kuidadoa eduki behar dugu.

 

Karroa

Arrantzaleen karro bat eskuratu genuen, txosnako diruagaz. Ugerra kendu eta margotu egin genuen. Toldo bat eta barandak ipini genizkion. Eta soinu ekipo bat jarri genion gainean, subwoofer eta guzti.

Ordutik, Bermeoko kaleetan eskandaloa armatzen dugu gura dugunero: herriko jaietan, egun espezialetan, sudur puntan jartzen zaigunean. Kalea ere geurea delako!!

 

 

Lanbasa

Kontzertuen biharamunean lanbasa pasatzen dugu, estiloagaz. Behearen gaina garbitu eta izerdia bota, bezperako zerbeza kentzeko, bai lurretik eta bai soinetik. Gonbidatuta zaudete, klaro; debalde da (de balde).

 

 

Gu

Nuntxaku

Bermeoko kultur elkarte bat gara, irabazi asmo bakoa. Musikazaleak gara, zirkuzaleak, zinezaleak. Zerbezak ikusi eta kontzertuak edaten ditugu.   Zertarako larregi hausnartu barik, hainbat gauza antolatzen ditugu eta, diotenez, funtzio soziala betetzen dugu: herriari bizia eman, talde hasiberriei plataforma eskaini, gustoko eskaintza anitza ekartzen ahalegindu.

Deskargatu eta irakurri hitzarmena
eta Kapillan ekitaldi bat antolatzeko pausuak:

Asanblada

Dantzan hasi aurretik ipurdia mugitzen dugu. Martitzenero batzen gara Kapillan, batzarrean adosteko zer eta zelan egin. Edonorentzat dago zabalik aterpea, sartu barruraino. Bruce Leek esaten duen legez:

“Be Nuntxaku, my friend!”.